XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina giza lengoaia zer den definitu nahi baldin badugu, ez dugu aski bere bereizgarri nagusietarikoa den komunikatzeko baliabide bezala identifikatzearekin, izan ere, bestelako hainbat sistema ere komunikatzeko baliabideak dira.

Hor ditugu, adibidez, erleek komunikatzeko egiten dituzten mugimenduak edo errepideetan erabiltzen ditugun trafiko seinaleak.

Giza lengoaia komunikabide horiek baino indartsuagoa dela esan dezakegu.

Bestalde, lengoaia komunikabidea baino zerbait gehiago da gizakiontzat.

Zehazki, lengoaiak gizakiaren adimenarekin jokatzen duen paperaz hitz egingo dugu.

Alde horri esker, hain zuzen ere, lengoaia komunikabide indartsuena bezala aurkeztu dugu.

Bi zentzu horiei buruz bigarren eta hirugarren puntuetan hitz egingo dugu.

2. Lengoaia, komunikabide nagusia

Komunikazio zeinu guztiek informazioa igortzea dute helburu nagusitzat eta horien bitartez igorle eta hartzailearen arteko lotura gauzatzen da.

Giza lengoaia, hizkuntza batean edo bestean gauzatua, zeinuz eta zeinuen konbinazioen bitartez ematen da.

Zeinuetako sistema guztien artean, esan dugunez, gizakiaren lengoaia komunikabide garrantzitsuentzat jo dezakegu.

Zergatik? Giza portaera edo adierazpen oro lengoaiaren bitartez adieraz baitaiteke.

Erleen mugimenduekin edo trafiko seinaleekin adierazten dena lengoaiaren bidez eman daiteke, baina alderantzizkoa pentsaezina da.

Bestalde, ezin da ahaztu hizkuntz igorpenak komunikazioari zuzentzen zaizkiola.

Aipaturiko dimentsio komunikatiborik gabe, lengoaiaren izanak ez du inolako esangurarik, ezta lengoaiaren gauzatze praktikoa besterik ez den hizkuntzen izateak ere.

3. Lengoaiaren zenbait berezitasun

Komunikazioaren egitate hutsetik aparte, esan dugunez, lengoaiak zerikusi estua du gizakion adimenarekin.

Hortik datorkio, hain zuzen ere, komunikabide izateaz gain duen nortasuna.

Dena dela, esan dugunez, bigarren ezaugarri horrek lehenengoa baldintzatzen du.

Hurrengo lerroetan, izate berezi horri loturik dauden zenbait ezaugarri azaltzen saiatuko gara.

A) Ingurunearen antolaketa lengoaiaren bitartez

Lengoaiaren bitartez, gure ingurunea antolatzen dugu, konparaketak eta sailkapenak eginez, definizioak sortuz eta abar.